2015-02-27

JEDI 2015

Aste honetan JEDI, Jornadas Educativas DIgitales, ospatzen ari da Deustuko Unibertsitatean Telefonika Katedraren esku eta Aulablogeko lanari esker.
Aurten gai nagusia Robotika da. Bertan Ro-botica-ko Rocío Lara egongo da errobotikaren hastapen pedagokiaren berri ematen.
Ohikoa denez tailerrak ere egongo dira, eta zenbait tresna eta metodologiei buruzko formazioa jaso ahal izango dugu.
Beste urteetan bezala, zentru desberdinetan ematen ari diren praktika onen erakasutaldiak ere ikusiko ditugu teknologia eta irakaskuntza ustartzen duten irakasleen esku.

2013-11-26

Zientzia astea DBHn

Aurten ere DBH eta Batxilerreko Zientzia Mintegiak, Zientzia Astea 2013 prestatu egin du. Arrakasta ikaragarria izan zuen irudietan ikusten duzuen bezala, eta askok parte hartu zenuten, horrela zientzia guztion eskura dagoela konturatu zineten.

2013-10-17

Programazioa Eskolan

Azken aste hauetan inoiz baino gehiago irakurtzen ari naiz programazioa eta eskolari buruzko notiziak. Badirudi munduko teknologia entrepresa garrantzitsuenen CEO askok bideo baten bitartez eskatzen ari direla Curriculumean programazio arloa sartzeko.



 Esaten den bezala gaur egun hezitzen ari diren umeen lanbide gehienak ez dira oraindik asmatu! Horretan programazioan trebatuta egoteak abantaila suposatzen du, azken finean programazioak pentsatzetzen irakasten baitigu.


 Oso interesgarria iruditu zait CSEDweek.org-ek plazaratu duen kanapaina. Helburua, programazioa ordubeteko saio bat izatea eskola guztietan. Batzuetan nire Ikastolara begiratzean asmatu dugula pentsatzen dut :-)

2013-09-26

Naukas 2013

Datorren egunetan Naukas 2013 jardunaldiak ospatuko dira Bilbon eta Donostian. Naukas jardueratan zientziarekin erlazionatutako ekintzak, hitzaldiak eta tailerrak antolatzen dira. Munduko hizlaririk onenak etortzen dira zientziari buruz hitz egitera.
Umeentzako ekintzak ere badaude eta interesgarriak iruditzen bazaizkizue hurbil zaitezkete. Irailaren 27 eta 28an izango dira Bilboko EHU-UPVko Paraninfoan. Ikus ezazue programa. Sarrera dohainik izan arren, izena-eman behar da bertara abiatzeko beraz, erne!


2013-09-23

Scratch 1,4 deskargatzeko

Kaixo lagunok!

Uda honetan MIT Media Lab-ekoek Scratch 2.0 argitaratu dute, baina guk ikastolan 1.4 bertsioa erabiltzen jarraituko dugu.

scratch.mit.edu-n webgunean nahiko ezkutatuta utzi dutenez 1.4 bertsioa deskargatzeko botoia, hemen eskeintzen dizkizuegu Sistema Eragile desberdinetarako abiarazleak.
Kontuan hartu zein den zuen sistema eta egin klik hurrengo esteketan. Zuzeneko deskargak dira eta jarrieran deskargatzen hasi beharko da.


Scratch kodigo irekia (open source) da eta besteak beste inolako trabarik gabeko deskargagarria da.

2013-03-15

Scratch Eguna 2013 abian

Kaixo Scratcheroak!

Laster Scratch Eguna 2013 ospatzera doa Bilboko Alhondegian, Gasteizko Artiumean eta Donostiako San Telmo Museoan; eta ikastolatik ere bertara joateko aukera izango dugu.

Scratch Eguna zer den ulertzeko hona hemen 2011an egindako bideo bat (publizidadea izan arren oso ondo ikusten da zer den Scratch Eguna).

Baita EITB emandako Nick dut Nik saioarena.
Igaz ataratako argazki bilduma.


Scratch Eguna 2012ko beste bideo bat.

Scratch Eguna 2013-n parte hartzeko Scratch Talde bat osotu behar da. Talde bakoitzean 5 edo 6 pertsona egon behar dira eta talde bakoitzean zenbait gauza egin beharko dira (ez baduzue talde osotu bat ez du axola gure artean moldatuko dugu eta): 

  • Animazioa: 20 segundutako marrazki bizidunetako istorio bat. 
  • Bideojokoa: Helburu jakin bat duen jolasa. 
  • Aplikazioa: Lego WeDo kitaren laguntzaz eta gure eskuz egindako instalazioa. 
  • Kartela: Scratch Taldeari buruzko informazioa batzen duen produkzio artistikoa. 
  • Lan guztiari buruzko blog bat. 

Parte hartu nahi baduzue informazio gehiago emango dizuet datorren astean, baina komeni da irakurtzea Gidan agertzen diren azalpenak.

Zen, animatzen zarete?

2012-06-29

Scratch Eguna - Scratch Kids 2

Kaixo Scratcheroak!
Azkenik, ekartzen dizuet aurtengo azken taldearen proiektuaren bideoa. Scratch Kids 2 taldekoek funikular batean testuinguratu dute euren lan guztia, eta aplikazioa, nola ez, funikular batean datza. Oso zaila egin zaie, zenbait kit desberdinetako piezekin egin baitute, baina esfortzuaren emaitza bideotxo honetan ikus daiteke.