2011-03-15

Scratcheatzen hasiko gara

Kaixo Scratcheroak!

Datorren astean Scratch Eguna prestatzen hasiko gara. Ikastolak gelatxo bat eskeiniko digu gure netbookerik abiatzeko eta bertan, errekreo orduetan, Scratch erabiltzeko aukera izango dugu.

Scratch Egunean parte hartu nahi baduzue, lehenik eta behin scratcheatzen hasi beharko gara gure abileziak trebatzeko.
Horretarako programa desberdinak nola funtzionatzen duten ikasi behar da, kodigoa irakurri behar dugu eta gero gauza desberdinak egiten saiatu behar gara: pilota baten errebotea, objektuen arteko interakzioa...
Ez ahaztu Sacratch Egunean Legoren WeDo-arekin aplikazio erreal bat ere eraiki behar dugula, eta beraz, Legorekin ere gogor aritu behar gara mekanismo sinpleak sortzen ikasteko.

Diseinatzeko gaitasuna ere garatu behar dugu, objektuak eta agertokiak politagoak izateko. Soinuak nola sartzen diren ere ikasi behar dugu, ez bakarrik Scratchen tresnaren bitartez baizik eta bestelakoekin: Audacity...
Scratch Egunean aurkeztu behar diren lan guztiak ez dira digitalak izango. Derrigorrezko lanen barruan poster bat egin beharra dago. Beraz multimedian aditua den pertsona batzuk ere beharrezkoa izango dira, eta baita plastikan trebea den norbait. WeDo-arekin egiten denaren ingurua apaindu behar baita.

Dan-danok ez gara alor guztietan adituak izan behar. Ez ahaztu Scratch Egunean parte hartzeko talde bat osotu behar dugula. Talde lana da garrantzitsuena! Taldeek 5 edo 6 partehartzaile izan beharko dituzte eta taldeka bete beharko dira zenbait lan. Taldeen moldaketaz ez arduratu gure artean egingo ditugu eta, baina hasteko jakin behar da zenbat pertsona dauden interesatuta, Konforme?

Zuen burua proiektu honetan partehartzeko prest ikusten baduzue bete ezazue Formularioa eta laister berriak jasoko dituzue.

Animatu zaitezte eta zalantzak badituzue iruzkinetan idatzi!!

Hurrengorarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Izan adeitsua eta zaindu zure idazkera!