2012-01-23

Lap counter

Kaixo Scratcheroak!

Aste honetan itzuli-zenbatzaile bat programatuko dugu. Oraingoan oinarrizko zenbatzailea izango da, beraz tranpak egin ahal izango dizkiogu.
Helburua arazo barik lortzeko, jarrai itzazue hurrengo urratsak.
  •  Zoazte Biltegia-ra eta jeitsi [Cars 01.sb]
    • Gogoratu gure jolasaren bertsio honetan ez daudela penalizaziorik ezta kotxe gorririk ere!
  • Sortu objektu berri bat [Meta] izenekoa
    • Printzipioz edozein itxurakoa egin dezakezue, baina ez konplikatu zuen buruak eta egizue marra beltz bat. Aurrerantzean editatu eta nolabait politagoa egin dezakezue.

  • Sortu aldagai berria: [Birak-Blue]
    • Honek kotxe urdinari geratzen zaizkion buelta kopurua erakutsiko digu.
  • [Meta]-ren Gidoia programatu, eta kontuan izan hurrengo aholkuak:
    • Banderatxoa sakatzean [Birak-Blue]-k 3 edierazi behar du.
    • Baldintzak programatu:
      • [Meta] ikutzean [Birak-Blue]-ren aldagaia aldatu behar da.
        • Buelta bat gutxiago adieraziz.
      • Itzuli-zenbatzailearen ([Birak-Blue]) balioa 0 denean, 
        • [Blue Car]-en programa gelditu behar da
        • Objektu guztiak (Kotxea eta Meta) desagertu behar dira
        • Aldagai guztiak (Vblue eta Birak-Blue) desagertu behar dira
        • Hondoak mozorro honen antzeko bat erakutsi behar du

Kontuan hartu: Objetuak eta Aldagaiak desagerarazteko zenbait errutina aldatu behar izango dituzuela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Izan adeitsua eta zaindu zure idazkera!