Aste honetan zehar okerdura sentsorea programatzen arituko gara. Horretarako dagoeneko eginda duzuen instalazioa aterako dugu. Instalazioak bi zati ditu: mandoa, sentsorea eramaten duen instalazio zuria; eta motorearena.
Gogoratu okerdura sentsoreak bost balio besterik ez dituela ematen:
- Okerdura sentsoerearen balioa = 0, oreka
- Okerdura sentsoerearen balioa = 1, X ardatzaren zentzu bat
- Okerdura sentsoerearen balioa = 3, X ardatzaren beste zentzua
- Okerdura sentsoerearen balioa = 2, Y ardatzeren zentzu bat
- Okerdura sentsoerearen balioa = 4, Y ardatzaren beste zentzua
Zer lortu behar dugu?
Lortu nahi dena zera da: mandoa okertuz motorearen abiadura eta zentzua aldatzea. Horretarako:
- Banderatxoa sakatzean motorea piztu behar da (ahalmena %50).
- Mandoa ezkerrera okertzean motorea ezkerretara biratu behar du.
- Mandoa eskumara okertzean motorea eskumatara biratu behar du.
- Mandoa aurrera okertzean, motorearen ahalmena handitu behar da (%100).
- Mandoa atzera okertzean, motorearen ahalmena gutxitu behar da (%10).
- Sortu aldagai berri bat [Power] izenarekin. [Power] izango da gure motorearen ahalmena.
- Ezbeharrentzako errutina: Zuriuniea sakatzena, amaitu dena.
- Errutina nagusia: Banderatxoa sakatzean motorea piztu behar da baina motorearen ahalmena ez da konstantea izango [Power* aldagaia baizik.
- Baldintzen errutinak: Guztira 5 izan behar dira okerdura sentsorearen balioaren arabera: 0 denean, 1 denean, 2 denean, 3 denean eta 4 denean.
Ia lan ona egiten duzuen, animo!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Izan adeitsua eta zaindu zure idazkera!