Lauro Ikastolako arlo baten webgunea da hau. Aurten, 2011-12 ikasturtean, Teknologia 2.0 izeneko tailer bat lantzera goaz Lehen Hezkuntzako 6. mailan, eta bertan egitera goazen gauza guztien biltegia izan nahi du site honek.
Orokorrean Eskola 2.0k ekarri dizkigun berrikuntzei aurre egiteko estrategiak landuko ditugu Teknologia 2.0-n: Gmail, Gcalendar, GDocs, Blogger, Sites... baina horretaz aparte Scratch Proiektuan murgilduko gara.
Scratch, umeei zuzendutako programazioa ikasteko software bat da. Honekin gure jolastxoak, marrazki bizidunak, eta aplikazioak egin ditzakegu. Lego WeDo kita ere Scratch-ekin lotu daitekenez, aste batzuen ondoren, Legoz egindako robot edo gailuak programatzen ibiliko gara.
Aurten be, Scratch Eguna jardunaldia ospatuko da eta bertan parte hartzeko aukera daukagunez, saiatuko gara gure buruak ondo trebatzen tresna liluragarri honekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Izan adeitsua eta zaindu zure idazkera!