Kaixo:
Sarrera honetan Scrath softwarearen instalazioa nola egin behar den azaltzen saiatuko naiz. Zenbait urrats bete behar dira baina oso sinplea eta erreza da.
Lehenik, jakin behar da zein Sistema Eragilea erabiltzen duzun: kasu geihenetan Microsoft Windows erabiliko duzue, baina egon liteke "maquero" edo "linuxero"-ren bat. Beraz instalatu baino lehen ziur egon!
Windows - Mac OS X - GNU/Linux
Argi daukazunean, behar duzun fitxategia webgunetik edo memoria eramangarri (pen drive) batetatik lortu behar duzu (berriz ere ziurtatu fitxategi hori zure Sistema Eragilearekin bat datorrela, ok?). Gogoratu blog honen "Biltegian" fitxategien estekak dituzula.
Fitxategia guztiz deskargatu denean, bere gainean klik bikoitza egin behar da, eta hortik aurrera, zure Sistema Eragilearen arabera gauza desberdinak gertatuko dira. Baina bukatzerakoan zure sisteman Scratch softwarea instalatuta euki behar duzu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Izan adeitsua eta zaindu zure idazkera!