2011-12-29

Cars04 Autozuzenketa


Kaixo Scratcheroak!

Dagoeneko Biltegian jarri dut fitxategi berri bat: Cars04Autozuzenketa.sb. Bertan Autozuzenketaren arazoa konponduta dago, bai kotxe urdinean zein gorrian.

Ia ba, hurrengo erronka konpontzen duzuen! Animo lagunok!

Autozuzenketa

Kaixo Scratcheroak!

Susposatzen dut trasteatzen ibili zaretela Autozuzenketaren erronka asmatzeko asmoz, ezta? Beno, ba oraingoan etorri natzaizue pista txiki bat zabaltzeko.
Gogoratu autozuzenketaren helburua dela kotxea pistan mantentzea. Beraz, kotxeak kanpoko belarra ikutzean (ibilbidearen eskumaldekoa) biraketa automatiko bat jaso behar du, eta era berean, barrualdeko belarra ikutzean ere bai (baina kontrako zentzuan).
Ikutu behar den lerroa hau da:
Hor beste bloke bat sartu behar da... baina kontuz!! Agertokian beste detaile bat aldatu behar duzue, eta azkenik argazkiaren lerroa bikoiztu behar da!

Ejem! Ia aholku hauekin enteratzen zareten. Animo!



2011-12-26

Cars03 Azeleradorea

Kaixo Scratcheroak!

Dagoeneko Biltegian jarri dut fitxategi berri bat: Cars03Azeleradorea.sb. Bertan Azaldutako azeleradorearen arazoa konponduta dago, bai kotxe urdinean zein gorrian.

Ia ba, hurrengo erronka konpontzen duzuen! Animo lagunok!

2011-12-20

Goazen Cars02 hobetzera

Kaixo Scratcheroak!

Azaldu nuen bezala Gabonetako oporretan etxerako lan txiki batzuk dituzue. Gure Cars02 bideojokoan aldaketa batzuk ezarriko dizkiogu pixkat dibertigarriagoa izan daiten.
Noizbait jolastu baduzue, ziur konturatu zaretela naihko zaila dela kotxea behar bezala kontrolatzea, ezta? Kontrola hobea izateko 3 konponketa txiki egingo ditugu. Batzuk danok egiteko modukoak dira, ez bait da burua gehiegi apurtu behar, baina beste kasu batzuetan egin behar diren konponketak aurreratuagoak direnez askoz zailagoak egingo zaizkizue.

Dena den, noizbehinka sarrera berriak egingo ditut eta pistak emango dizkizuet, ados?

Goazen harira!

Egin behar diren hiru konponketa hauek dira:
  1. Azeleradorea: Ikusi duzuenez, kotxeak azeleratzen eta balaztatzen du potentzia berdinarekin (aldatu V+1 edo aldatu V-1). Orduak jolasten eta jolasten eman ondoren konturatuko zarete azeleradorearen potentzia txikiagoa izan behar dela kotxea hobeto kontrolatzeko. Hau da, [gezia gorak] ez diola Vri +1 aldatu behar baizik eta kopuru txikiago bat.
  2. Autozuzenketa: Oraingoan lotu behar duzue kotxea errepidetik irtetzean, jasotzea biraketa "automatiko bat errepiderantza joaten laguntzen diona. Hau lortzeko [gezia eskuma] eta [gezia ezkerra]-ren lerroak aldatu behar dira.
  3. Biraketa progresiboa: Arinegi goazenean ez ditgu denborarik ematen behar diren biraketak egiteko (gure hatzamarren abiadura ez baita nahikoa). Beraz, programatu daitezke bi biraketa eredu desberdin: bat astiro goazenerako, eta bestea arinago goazenerako. Horretarako baldintzak erabili behar dituzue.
Aurrerago pista gehiago emeango ditut!
Gabon gau zoriontzua igaro eta datorren astean elkar irakurtzen dugu, ok?

2011-12-18

HTML sortzailea blogean

Kaixo Scratcheroak!

Pablo Garaizar nire lagun baten blogean ikusitako sarrerak ideia bat eman dit, eta Orri berri bat zabaldu dut gure Scratcheroak blogean. Bertatik Pabloren blogera abiatuko gara eta bertan edozein Scratch proiektuaren HTML kodigoa lortu ahal izango dugu. HTML sortzaile honek sortutako kodigoa edozein webgunean jarri ezkero gure Scratch proiektua bertan agertuko litzateke!  Adibidez honela:



Besterik gabe!

2011-12-15

Ibaik egindako jolasa

Kaixo Scratcheroak!
Blogaren BILTEGIA orrian gure ikaskide baten lana jarri dut! Igo itzazue zuen ahozgorailuak eta gozatu 6Ako Ibaik egindako jolasarekin. Kontuan hartu kotxeak elkarren artean talka egin behar dutela, eh?
Webgunean ikusi nahi baduzue, hemen dago!

2011-12-13

Cars 02

Kaixo Scratcheroak!

Dagoeneko Biltegian jarrita dago Cars jolasaren bigarren fitxategia. Oraingoan kotxe bi agertzen dira, eta gainera, bi faena egin dizkiogu gidariei: belarra ikutzean abiadura erdira jeitsiko da eta hesia ikutzerakoan abiadura (x -1) ezarriko da (beraz atzera errebotatuko du).
Ia lortzen duzuen!!



2011-12-12

Cars 01

Kaixo Scratcheroak!
Dagoeneko hasiak gara bideojoko baten programazioa sortzen. Kotxe lasterketa bat sortuko dugu. Bideojokoa, aurretik egindako animazioa baino askoz ere zailagoa da, beraz pausu guztiak ondo ulertu behar dituzue, ez bazarete bidetik galdu nahi.
Biltegian aurreko astean egindako kotxearen higiduraren dinamikaren kodigoa jarri dizuet, norbaitek eskuratu nahi badu bertan aurki dezake.

Ala, hurrengorarte lagunok!

2011-11-20

Legorekin egindako sistema

Kaixo Scratcheroak!

Beitu zer nolako sistema montatu duten Legozale batzuk. Ez dago WeDorekin eginda baina, tira, harrigarria da ezta?


Android eta Scratch

Kaixo Scratcheroak!

Lagun baten blog batean berri hau ikusi dut. Bertan smartphone batekin Scratch baten objektu bat kontrola daitekela ikusi daiteke. Harrigarria ezta?

2011-10-17

Scratch 4. saioa

Kaixo Scratcheroak!

Badaramatzagu zenbait egun Scratch lantzen, eta istorio txiki bat egiteko arazorik ez duzue izan behar.
Hurrengo bi asteetan zehar istorio bat egin beharko duzue. Zuen produkzioak hurrengo baldintzak bete behar ditu:

  • Binakako lana da.
  • Bikoteak zuen artean konpondu behar dituzue.
  • Talde bakoitietan hirukote bat egon daiteke.
  • Zuen istorioak honen azpian dagoen testuarekin bat etorri behar du.
  • Saioa bukatzean ez ahaztu zuen lana pen drivean gordetzen.
  • Soilik gelan landutako komandoak erabil daitezke.
  • Gelan landutako komando guztiak erabili behar dira (soinua izan ezik).
  • Gutxienez 3 hondo erabili:
    • Izenburua
    • Gertaera
    • Amaiera
  • Gutxienez 3 objektu erabili:
    • Olagarroa
    • Izarra
    • Marrazoa
  • Objetuak animatu behar dira.
  • Gutxienez 20 segundutako metraia izan behar du filmak.
  • Gehienez 30 segundotakoa.
  • Azkenengo hondoan zuen izen eta abizenak agertu behar dira.
Hona hemen istoriotxoaren testua:

Kostalde koraltsu baten hondo ozeanikoan, olagarro txiki bat atzera eta aurrera igeriketan dabil. Bat batean itsas izar batekin topo egiten du eta hitzegiten hasten dira:
OLAGARROA: - Kaixo
IZARRA: - Ieup!
OLAGARROA: - Kontuz ibili.- Olagarroaren atzetik marrazo bat agertzen da.
IZARRA: - Zer ba?
OLAGARROA: - Marrazo bat ikusi dut.
IZARRA: - Ez al da hori izango?? - Olagarroa buelta ematen da.
OLAGARROA: - Uiiiiii!
Biek ihes egiten dute, eta marrazoa triste geratzen da esanez:
MARRAZOA: - Berriz ere lagun barik geratu naiz.
MARRAZOA: - Snif, snif!

Ala, ba! Aurrera!!

2011-10-13

Lego Technic

Kaixo Scratcheroak! Azken egun hauetan, zuetariko batzuk ekarri dizkidazue zenbait LEGO, nik ikusteko. Oso garrantzitsua da ikustea zer egin daiteken Legorekin, horrela imagina ditzakegu gauza berriak besteen produkzioetan oinarrituta. Lehendabiziko bideoan ikusten dugu 6Cko UR-en garabi erraldoia. Gurpilak modu bitxian mugitzen zaizkio eta badekoz, oinarri bereziak oreka ez galtzeko. Garabiak biratzen du, luzatzen da eta soka (gantxoa) ere kontrolatzen du. Hau da marka hau! UR-ek diño bi egun egon dela garabia montatzen... :-O

Bigarren bideoa IF-ek ekarritako Helicopteroa ikus dezakezue. Aurrekoa baino sinpleagoa izanik, zenbait txirrika eta makina sinple ere baditu. Hala nola, gurpilak igotzeko tramankulua, eta rotore nagusia mugitzekoa. Honez gain, badauka salbamenduan erabiltzen den soka eta gantxoa.
 

2011-10-10

Nola deskargatzen dut Scratch?

Kaixo:

Sarrera honetan Scrath softwarearen instalazioa nola egin behar den azaltzen saiatuko naiz. Zenbait urrats bete behar dira baina oso sinplea eta erreza da.
Lehenik, jakin behar da zein Sistema Eragilea erabiltzen duzun: kasu geihenetan Microsoft Windows erabiliko duzue, baina egon liteke "maquero" edo "linuxero"-ren bat. Beraz  instalatu baino lehen ziur egon!

Windows - Mac OS X - GNU/Linux

Argi daukazunean, behar duzun fitxategia webgunetik edo memoria eramangarri (pen drive) batetatik lortu behar duzu (berriz ere ziurtatu fitxategi hori zure Sistema Eragilearekin bat datorrela, ok?). Gogoratu blog honen "Biltegian" fitxategien estekak dituzula.

Fitxategia guztiz deskargatu denean, bere gainean klik bikoitza egin behar da, eta hortik aurrera, zure Sistema Eragilearen arabera gauza desberdinak gertatuko dira. Baina bukatzerakoan zure sisteman Scratch softwarea instalatuta euki behar duzu!

2011-10-05

Kaixo:

Tailerraren lehenengo saioan aurkezpena besterik ez dugu egin. Sistema Eragileei buruz hitz egin dugu: Windows, Mac OS, eta GNU/Linux. Nabigatzaileei buruz ere berebetan egon gara: Explorer, Safari, Firefox, Chrome, Opera... eta baita telefonoetan dauden sistemak ere aipatu ditugu: iOS, Android...

Scratch zer den aurkeztu dugu eta honekin egin daitekenari buruz hitz egin dugu.

Hona hemen erabilitako aurkezpena:


2011-10-03

Blogari ikutu berri bat

Kaixo danori!

Lauro Ikastolako arlo baten webgunea da hau. Aurten, 2011-12 ikasturtean, Teknologia 2.0 izeneko tailer bat lantzera goaz Lehen Hezkuntzako 6. mailan, eta bertan egitera goazen gauza guztien biltegia izan nahi du site honek.

Orokorrean Eskola 2.0k ekarri dizkigun berrikuntzei aurre egiteko estrategiak landuko ditugu Teknologia 2.0-n: Gmail, Gcalendar, GDocs, Blogger, Sites... baina horretaz aparte Scratch Proiektuan murgilduko gara.

Scratch, umeei zuzendutako programazioa ikasteko software bat da. Honekin gure jolastxoak, marrazki bizidunak, eta aplikazioak egin ditzakegu. Lego WeDo kita ere Scratch-ekin lotu daitekenez, aste batzuen ondoren, Legoz egindako robot edo gailuak programatzen ibiliko gara. 

Aurten be, Scratch Eguna jardunaldia ospatuko da eta bertan parte hartzeko aukera daukagunez, saiatuko gara gure buruak ondo trebatzen tresna liluragarri honekin.

2011-05-26

2011-05-19

Motoreak berotzen

Kaixo Scratcheroak!

Bagoaz txiri-txiri gure produktuak bukatzen. Hona hemen !aterropixtaK-ek egindako zubiaren bideoa.



Aurrerantzean beste bideo batzuk ikusiko ditugu. Ia bihar grabatzen ditudan! :-)

2011-05-15

Ostiraleko azalpenak

Kaixo:

Ostiralean ikusitako kontuan hartuta esan behar dut, oso lan ikusgarriak lortu dituzuela, beraz ezer esan baino lehen zorionak guztiori zuen lan onagatik!!

Orokorrean zuen lanak oso ondo egon dira baina zenbait gauza apuntatu nituen eta komentatu nahi nizkizuen.

Lehendabizi, kontuan izn behar duzue Scratch Egunaren hasierako helburua ez zela kartoizko eskulangintza ikusgarria edo marketeriazko eraikuntzak egitea... Scratch Egunaren helburua zuek definitutako proiektu bat garatzea zen. Gogoratzen zarete egindako Gdoc-a? Bertan zuek pentsatu zenuten gai orokor bat eta definitu zenituzten zer nolakoak izan behar ziren zuen Animazioa, Jolasa eta Aplikazio erreala, ezta? Ba... zuen lanak ikusteko momentuan kontuan izan dut zuek Gdocs horretan idatzitakoa, eta konparatu dut egindakoarekin. Talde batzuk eurek definitutatko jarraibideak bete dituzte eta aldez aurretik pentsatutakoa garatzen saiatu dira. Beste batzuk aldiz, ez duzue lortu idatzitakoa eta egindakoa bateratzen (kasu batean Gdoc-a zuriz egon da ere... beraz helburu gabeko proiektua izan da).

Bestalde, kontuan izan da zuen lan egiteko modua. Azkenengo aste honetan ikusitako intentsitatea ez da beste asteetan ikusi. Normala da bukaerarako uztea zenbait gauza, baina egia esan talde batzuk azkenengo astean hasi direla serioski lanean. Oso adierazgarria izan da Lauro's Century Fox-ek izan duen jarrera ona lanarekiko, giro oso ona izan baitute euren artean, eta lana behar bezala banatu dute taldeko-lana efizienteki burutzen. Beste talde batzuetan nahiz eta giroa ona izan, taldeko lana ez da ikusi nor bere gauzetan aritu izan dalako besteen gauzetan sartu barik. Nola izan daiteke talde lana besteek egiten dutena ez badut ezagutzen? Nola hobetuko dut nire taldeko lana besteen eritziak kontuan hartu barik?
Ostiralean taldeko kide guztiek ezagutu behar dute bere taldeko lan osoa: jokoaren gidoia zelan egin den, aplikazio erreala zelan egin den.

Hona hemen nire eritizak:

Bekoak
Animazioa: Iksui ditudanen artean benetan hoberena da. Istorio oso bat ikusi dut eta proiektuaren gai nagusiarekin bat doa. Zoriondu behar da animazio hau egin duzuen guztiak... ikusgarria benetan!
Jolasa: Talde honek egin duen jolasa, ez da ulertzen. Sentitzen dut, ezer ez dakien batek ez du ulertzen zer egin behar den, ez bait dago ondo azalduta.
Aplikazio Erreala: Oso ausarta zen. Ideia, be, oso originala. Teknikoki lortzeko zaila, baina honek ez zaitue bildurtu eta ekin diozue zuen helburua lortzeko. Gaua batzuk borobiltzen badituzue benetan aplikazio ikusgarria izango dela...

Hacker Scratch
Animazioa: Ez doa bat Gdocs-ean agertzen danarekin. Ikusten da arrankatzen kostatu zitzaizuela eta azkenean gauza dexente bat lortu zenutela, baina ez da hasieran helburu gisa jarri zenutena.
Jolasa: Gdocs-ean ez da agertzen jolasaren planteamendua. Jolasa bera oso ondo dago, baina oso jolasgarritasun eskasa dauka, ia errazagoa egin daitekeen.
Aplikazio Erreala: Zuen helburua lortu duzue beraz, oso ondo. Behar bada denbora lar eman duzue kotxeak pasatzeko plastilinazko maldak egiten eta ahaztu egin dituzue proiektuaren beste scratch-ak.

!aterropixtaK
Animazioa: Planteatutakoa lortu duzue baina irudigintzaren aldetik oso pobrea izanik dibertigarria da osinuak oso ondo jarrita daudelako eta dibertigarria delako animazio hau ikustea.
Jolasa: Gdocs-ean agertzen dena eta egindakoa ez doa bat. Baina egindakoaren ideiak zailatsun maila altua du. Teknikoki zaila izanik oraindik ainbat bug ditu. Jolasaren sarrera luzeegia da.
Aplikazio Erreala: Ideia oso ausarta zen. Programazioaren aldetik erreza izanik, ainbat arazoei aurre egin behar izan dizkiozue.

Lauro's Century Fox
Animazioa: Animazioa oso profesionala da. Kontatu nahi diguna oso pedagogikoa eta beretan erabilera praktikoa duela ainbat gauza ikasten baititugu.
Jolasa: Parte desberdinak ditu: arkade, eta quizz erakoa, beraz oso luzea eta borobila. Diseinu aldetik ere ikusgarria da eta ikusitakoen artean politena. Ideia ausarta eta lan ona.
Apikazio erreala: Apaingarri ikusgarrienak izan arren azkeneko emaitza hobetu daiteke. Lortu duuze zuek jarritako helburua baina oriandik zentsoreekin arazoa dago. Ia lortzen duzuen kamioia arinago joaten.


Bueno lagunok! Ez dakit zuek baina niri asko gustatu zait Scratch Egunaren ekintza hau. Gustatuko litzaidake jakitea zer hobetu daiteken datorren urteari begira...zer bota duzue faltan etab.

Pilak kargatu, aste honetan lan handia baitugu, zuen gelakideei erakutsi behar diegulako zuen lanak, ok?

2011-05-09

Posterra dela eta, kontuan hartu!

Kaixo danori!

Hona hemen Posterra dela eta kontuan hartu behar diren gauxatxoak!


Nahiz eta Glosgster Edurekin sortzeko aukera izan, Posterra, digitala ez den produktu bakarra da (ikus B Eranskina). Posterra Talde bakoitzaren aurkezpen txartela da eta bertan derrigorrezko zenbait datu agertu beharko dira:
  • Taldearen izena
  • Taldearen logoa
  • Taldekideak: izena eta adina
  • Ikastetxearen izena
  • Interesdun estekak: ikastetxearen webgunea, gelako bloga...
Posterraren toki nagusi batean egindako Scratchei buruzko informazioa agertu beharko da:
  • Izenburuak
  • Bakoitzaren deskripzio laburrak
  • Irudiak (pantaiazoak)
  • Izendatze kodigoa (ikus beherago)
  • Scratch bakoitzaren zailatsun eta arrakasten deskribapenak, kasu bakoitzean gauzarik zailenen azalpenekin.
Posterra eskuz egiten bada DIN A4an egin beharko da eskaneatu ahal izateko (ahalik eta erresoluzio handienean) .pdf formatuan bidali ahal izateko.
Posterrak DIN A2an inprimatuak izango dira antolakuntzaren aldetik eta Scratch Eguna 2011ean standak apaintzeko erabiliko dira. Era beran posterraren kopia txikiago eta eramangarriagoak ere inprimatuko dira, bisitariek eramateko modukoak.

Erotzen, Scratch-ekin!

Kaixo danori!

Hona hemen gure ikasle batzuk burua apurtzen :-)


Scratch Lauron

2011-05-06

Glogster

Kaixo danori:

Ostiralerako dana bukatuta egon behar du. Beraz, gauzak argitzen joan behar zarete.
Glogster-ak zer diren ikasi behar da eta baita erabiltzen ere. Beraz asteburu honetan joan trasteatzen honekin, ok?

Zertxobait ikasteko...

2011-05-05

Bideo flipante bat!

Pentsatzen baduzue Scratch zaila dela, ikus ezazue bido hau... adi zelan sentsoreak bola zuria eta laranja desberdintzen dituen.



Besterik gabe!

2011-04-26

Plangintza!

Kaixo Scratcheroak:

Zer moduz dihoaz oporrak? Laister Scratch Eguna 2011 ospatzera doa (maiatzak 21) eta kontuan hartu data hori heldu baino lehen Ikastolan bertan "kanporaketak" antolatu beharko ditugula. Honek suposatzen du estu ta larri gabiltzala gure produkzioak amaitzeko, bueltatu eta 2 aste besteik ez ditugulako.

Gogoratu ikastolara itzultzen garenerako Animazioa eta Jolasa erabat bukatuta egon behar direla, Aplikazio Erreala eta Posterran zentratzeko. Ez pentsa Animazioa eta Jolasa, arduradunek bakarrik egin behar dituztela, baizik eta eurek koordinatuz danon artean lortu behar duzuela. Korreo honetan bertan agertzen dira zuen helbide elektronikoak zuen artean komunikatzea behar baduzue.

Ojo! Portiren taldekoak Nestorrekin kontaktuan jarri behar zarete, berandu gehitu baitzen zuen taldera.

Gogoratu Animazioak zeozer "kontatu" behar digula, helburu batekin egin behar dela, eta ahal bada portadatxo bat jarri behar zaiola. Jolasa ere gaiarekin zerikusia izan behar du. Eta azkenik, kontuan hartu Aplikazio Erreala ez dela derrigorrez Legoz eginda egon behar... edozein gauzarekin sortu daitekela.

Oporrak bukatzen direnean egunero geratuko gara goizeko errekreoan gure proiektua bukatzeko, ados?

Ala ba animatu eta laneannnnnn!!

2011-04-05

Talde berri bat

Kaixo Scratcheroak!

Gaur talde berri bat apuntatu da gure abentura honetan. 6Ako 5 ikaslek osatuko dute, eta Scratchen oso habilak izan ez arren ilusioz beterik etorri dira.
Ia danon artean laguntzen ditugun geure proiektua aurrera ateratzen!

2011-04-01

LEGOa heldu zaigu!!

Kaixo Scratcheroak!
Gaur gure LEGOa heldu da. 3 WeDo osorik eta beste kutxa erraldoi bat daukagu. Kutxa erraldoian bloke arruntak eta zenbait pieza tekniko aurki daitezke: HUBak sentsoreak eta motoreak...

Hemendik aurrea lan itzela daukagu, LEGO ezagutzeko eta gure proiektuekin bat egiteko.
Saia zaitezte behar bezala zaintzen eta batez ere ez galtzen!!

2011-03-28

Taldeak dagoeneko definituak daude

Kaixo Scratcheroak!
Gaur definitu ditugu gure taldeak. Izena eta guzti eman dizkiegu.

  • ATERROPIXTAK - 6Cko 6 ikaslek osatua
  • SCRATCH KIDS - 5Eko 6 ikaslek osatua
  • BEKOAK - 6Bko 5 ikaslek osatua
  • FLYING & DRIVING - 6D eta 6Eko 6 ikaslek osatua
Gogoratu ez gaudela gure artean lehian, danon artean ikasten ari gara. Norbaitek asmatzen badu truko berriren bat, kideekin partekatu behar du.

Bestalde, joan beharko gara pentsatzen zer nolako lanak egin nahi izango ditugun. Aurkezpena, jolasa eta aplikazio erreala komuneko gaia eta itxura izatea komeni da, beraz luze pentsatu beharko duzue, ok?

Ala ba...

2011-03-25

Lehenengo Scratch Wedo

Kaixo Scratcheroak:

Gaur gure lehenengo Scratcha egin dugu. Igogailu sinple bat da. Ia gustokoa duzuen...

2011-03-23

20 pertsona Scratch Egunean

Kaixo Scratcheroak!
Dagoeneko 20 pertsona izena eman dute Scratch Egunaren formularioan. Aste honetan martxan hasiko gara eta Scratch Eguna antolatzen, eta proiektuaren berriak jasoko dituzue: taldeak osotu, ideiak eman, lana banatu eta prozedurak azaldu...


Egon lasai eta pilak kargatu arin hasiko gara eta...

2011-03-15

Scratcheatzen hasiko gara

Kaixo Scratcheroak!

Datorren astean Scratch Eguna prestatzen hasiko gara. Ikastolak gelatxo bat eskeiniko digu gure netbookerik abiatzeko eta bertan, errekreo orduetan, Scratch erabiltzeko aukera izango dugu.

Scratch Egunean parte hartu nahi baduzue, lehenik eta behin scratcheatzen hasi beharko gara gure abileziak trebatzeko.
Horretarako programa desberdinak nola funtzionatzen duten ikasi behar da, kodigoa irakurri behar dugu eta gero gauza desberdinak egiten saiatu behar gara: pilota baten errebotea, objektuen arteko interakzioa...
Ez ahaztu Sacratch Egunean Legoren WeDo-arekin aplikazio erreal bat ere eraiki behar dugula, eta beraz, Legorekin ere gogor aritu behar gara mekanismo sinpleak sortzen ikasteko.

Diseinatzeko gaitasuna ere garatu behar dugu, objektuak eta agertokiak politagoak izateko. Soinuak nola sartzen diren ere ikasi behar dugu, ez bakarrik Scratchen tresnaren bitartez baizik eta bestelakoekin: Audacity...
Scratch Egunean aurkeztu behar diren lan guztiak ez dira digitalak izango. Derrigorrezko lanen barruan poster bat egin beharra dago. Beraz multimedian aditua den pertsona batzuk ere beharrezkoa izango dira, eta baita plastikan trebea den norbait. WeDo-arekin egiten denaren ingurua apaindu behar baita.

Dan-danok ez gara alor guztietan adituak izan behar. Ez ahaztu Scratch Egunean parte hartzeko talde bat osotu behar dugula. Talde lana da garrantzitsuena! Taldeek 5 edo 6 partehartzaile izan beharko dituzte eta taldeka bete beharko dira zenbait lan. Taldeen moldaketaz ez arduratu gure artean egingo ditugu eta, baina hasteko jakin behar da zenbat pertsona dauden interesatuta, Konforme?

Zuen burua proiektu honetan partehartzeko prest ikusten baduzue bete ezazue Formularioa eta laister berriak jasoko dituzue.

Animatu zaitezte eta zalantzak badituzue iruzkinetan idatzi!!

Hurrengorarte!

2011-03-01

Scratch Lauron

Kaixo Scratcherook!

Gaur blog berri bat zabaltzen dugu Lauron. Scratch Eroak du izena. Scratch ero eta Scratcher kontzeptuak lotu nahi izan ditugu eta horregaitik jarri nahi izan diogu izen hau.
Webgune honetan Scratch-ari buruzko berriak, zalantzak eta gogoetak aurkituko dituzu.
Laster gure inguruan Scratch Day bat ospatuko da. Ez badakizu zer den webgunean hainbat info topa dezakezu. Scratch Eguna izenarekin antolatzen ari den jardunaldi bat da. Oraindi, badirudi, kokalekua ez dagoela oso argi baina badakigu maiatzaren 21ean izango dela. Oraindik denbora izan arren lan pilo bat egin behar da proiektuak aurrera eramateko beraz txiri-txiri hasi beharko gara.
Laurotik ikasle talde bi eraman nahi ditugu; botgarren mailatik bat eta seigarren mailatik beste bat. Beraz adi egon beharko gara ia zer nolako beharrak bidaltzen dizkiguten antolakuntzatik, behar bezala egiteko eta Scratch Eguna-n aurkezteko.

Bueno... lehenengo sarrera izateko ez dago txarto. Iruzkinetan zuen zalantzak jartzen joan eta saiatuko naiz erantzuten ok?
Ez ahaztu Scratch Egunara joateko bene-benetako scratcheroak izan beharko zaretela!!