2012-03-27

Scratch Eguna 2012 - Lauro

Kaixo Scratcheroak!

Aurten, izena eman nahi baduzue Scratch Eguna 2012-an hurrengo formularioa bete eta bidali beharko duzue!

Animatu zaitezte!

2012-03-23

Scratch Eguna Lauron!!

Kaixo Scratcheroak!

Laster Scratch Eguna 2012 ospatzera doa Bilboko Alhondegian eta ikastolatik ere bertara joateko aukera izango dugu.

Scratch Eguna zer den ulertzeko hona hemen iaz egindako bideo bat.


Baita EITB emandako Nick dut Nik saioarena.




Scratch Eguna 2012n parte hartzeko Talde Scratch bat osotu behar da. Talde bakoitzean 5 edo 6 pertsona egon behar dira eta talde bakoitzean zenbait gauza egin beharko dira:
  • Animazioa: 20 segundutako marrazki bizidunetako istorio bat.
  • Bideojokoa: Helburu jakin bat duen jolasa.
  • Aplikazioa: Lego WeDo kitaren laguntzaz eta gure eskuz egindako instalazioa.
  • Kartela: Scratch Taldeari buruzko informazioa batzen duen produkzio artistikoa.
Parte hartu nahi baduzue informazio gehiago emango dizuet datorren astean, baina komeni da irakurtzea Gidan agertzen diren azalpenak.

Zen, animatzen zarete? 

2012-03-20

Ideia originala, benetan

Kaixo Scratcheroak!
Gaur bideo hau ikusi dut, eto oso ideia ona dela iruditzen zait. Polita eta erreza, ezta?

2012-03-16

Dancing Birds. Soft barriarekin

Kaixo Scratcheroak!

Begira ezazue nola asmatu duen Itxarok bere txoritxuentzako telemando bat. Oso erraza da honelako bat programamtzea. Datorren astean saiatuko gara?

2012-03-08

Arquimedesen torlojua

Kaixo Scratcheroak!

Begiratu bideo hau. Zenbait mekanismo agertzen dira, baina tira, niri gehien gustatu zaidana Arquimedesen torlojua edo buelta infinitodun torlojuaren erabilera kuriosoa izan da.

9 hilabetetan egindako denborapasa bat da. Bitxia bai, baina polita be bai, eh?
Ala ba!

2012-03-06

Dancing Birds

Kaixo Scratcheroak!

Aste honetan zehar LEGO bat eraiki behar izango dugu. Jarrai itzazue Biltegian dauden Dancing Bird izeneko jarraibideak eta ia saio bakarrean sortu eta desegiteko denbora duzuen.
Animo!

2012-03-05

Blog barria!

Kaixo Scratcheroak!

Gure inguruko zenbait ikaslek blog berri bat sortu dute euren produktiozen berri emateko. Bota iezaziozue begirada bat eta ea zer nolako iradokizunak ematen dizkiozuen, ok?

Hona hemen esteka: http://legoeroak.blogspot.com/

2012-03-02

ZI eta IGk egindako Scratch zoragarria

Kaixo Scratcheroak:

Hona hemen Zaloa eta Itxasok egin duten produkzioa:

Conoce más sobre este proyecto
Oso polita ezta? Aurrerantzean ikusi nahi baduzue Gure Lanak atalean topatuko duze, ok?

Eskerrik asko!