2012-06-29

Scratch Eguna - Scratch Kids 2

Kaixo Scratcheroak!
Azkenik, ekartzen dizuet aurtengo azken taldearen proiektuaren bideoa. Scratch Kids 2 taldekoek funikular batean testuinguratu dute euren lan guztia, eta aplikazioa, nola ez, funikular batean datza. Oso zaila egin zaie, zenbait kit desberdinetako piezekin egin baitute, baina esfortzuaren emaitza bideotxo honetan ikus daiteke.


2012-06-14

Scratch RETOa

Kaixo Scratcheroak!

Hona hemen Scratch RETO bat. Hartu fitxategi hau, eta honen gainean hasi programatzen.

Helburua?

Igogailu bat programatzea.

Nola?

Botoiak [objektuak] sakatzean, igogailua mugitzea gora edo behera dagokion solairuraino. Hau da: bigarrenean badago eta 3 botoiari sakatzean hirugarren solairura joan behar du, eta horrela etengabe. Edozein botoiari sakatzean pisu horretara joan beharko du.

Pistak nahi badituzue blog honetako Scratch Star taldearen sarreran agertzen den bideoan aurki ditzakezue.

Ongi izan!

2012-06-12

Scratch Eguna - Posterrak

Kaixo Scratcheroak!

Kartelak, Scratch Egunaren zati garrantzitsu bat dira, eta lan ona egin eta gero, hona hemen talde guztien kartelen albuma:

2012-06-08

Scratch Eguna - Scratch Terminator

Kaixo Scratcheroak!

Oraingoan okerdura-sentsorearen erabilerarekin sortutako aplikazio bat ekartzen dizuet Scratch Terminator taldearen eskutik. Helburua zen errobotaren bertikalidadea lortzea. Eta ematen duena baino askoz ere zailagoa izan zen.

Scratch Eguna - Scratch Makers

Kaixo Scratcheroak!

Hona hemen gure Scratch Makers-ek egindako proiektuaren aplikazio erreala. Honetan ajuste asko egin behar izan dituzte, fenwick-aren palak sarritan atrankatzen baitziren. Ez zuen gustokoa den!


2012-06-07

Scratch Eguna - PottokiScratch

Kaixo Scratcheroak!

Hona hemen 6.Ako ikasleek garatutako proiektuaren aplikazio erreala. Hauek "Espazioa"-ri buruzgo jolas interaktiboa egin zuten. Ia gustatzen zaizuen!!

2012-06-06

2012-06-05

Lauroko Scratch Egunan irabazleak!

Kaixo Scratcheroak!

Azken aste hauetan zenbait ikaslek Scratch Eguna 2012n parte hartu dute. Euren proiektuak asmatu eta garatu dituzte. Bilboko Alhondegian eta Lauroko jaian eskeini zituzten ikusleek euren lanak baloratu ahal izateko.
Besteak beste zenbai opari irabazi genituen, eta adostu genuen moduan, gure artean zozkatu ditugu. hona hemen irabazleak:

De Blogetarako argazkiak
  • Borja Gozalez - 6E
  • Jon Urkiza - 6E
  • Jon Iza - 6B
Zorionak guztioi!

Scratch Eguna - Scratch Star

Kaixo Scratcheroak!
Hona hemen Scratch Star taldearen aplikazio errealaren azalpena. Ia gustatzen zaizuen!