2013-09-26

Naukas 2013

Datorren egunetan Naukas 2013 jardunaldiak ospatuko dira Bilbon eta Donostian. Naukas jardueratan zientziarekin erlazionatutako ekintzak, hitzaldiak eta tailerrak antolatzen dira. Munduko hizlaririk onenak etortzen dira zientziari buruz hitz egitera.
Umeentzako ekintzak ere badaude eta interesgarriak iruditzen bazaizkizue hurbil zaitezkete. Irailaren 27 eta 28an izango dira Bilboko EHU-UPVko Paraninfoan. Ikus ezazue programa. Sarrera dohainik izan arren, izena-eman behar da bertara abiatzeko beraz, erne!


2013-09-23

Scratch 1,4 deskargatzeko

Kaixo lagunok!

Uda honetan MIT Media Lab-ekoek Scratch 2.0 argitaratu dute, baina guk ikastolan 1.4 bertsioa erabiltzen jarraituko dugu.

scratch.mit.edu-n webgunean nahiko ezkutatuta utzi dutenez 1.4 bertsioa deskargatzeko botoia, hemen eskeintzen dizkizuegu Sistema Eragile desberdinetarako abiarazleak.
Kontuan hartu zein den zuen sistema eta egin klik hurrengo esteketan. Zuzeneko deskargak dira eta jarrieran deskargatzen hasi beharko da.


Scratch kodigo irekia (open source) da eta besteak beste inolako trabarik gabeko deskargagarria da.