2012-02-27

Fitxategi berriak BILTEGIAN

Kaixo Scratcheroak!

Biltegian fitxategi berriak jarri ditut. Semaforoa eta LapCounter-ekoak hain zuzen ere!
Lap Counter-ekin lotura duten bi fitxategietan, egindako  bi ekintzen errutinak agertzen dira. Hau da, buelta zenbatzaile soila eta tranpatien aurkako zenbatzailea (CheckIn teknologiarekin). Bestalde Semaforoaren fitxategian, semaforoa bera eta tranapatien aurkako sistema (MetaOnOff teknologiarekin).

Gelan egin bazenuten baina nik proposatutako konponbidearekin alderatu nahi baduzue, hortxe dauzkazue! Ados?

2012-02-26

Noria eroa

Kaixo Scratcheroak:

Hona hemen ODISEA B1eko II-k egin duen ekoizpena. Izatez alde mekanikoak ez du konplikazio handirik. Fijatu zaitezte nola motorearen eta noriaren ardatzaren zentzua kontrakoa dela.
Gauzarik politena da biraketa abiadura ez dela konstantea. Hau da, batzutan astiro doala eta beste batzutan arinago. Abiadura geziekin kontrolatzen da.



Aurrerantzean honelako guazak ere egingo ditugu beraz egon adi eta ikasi bideoaren azalpenekin. Eskerrik asko Itxaro!

2012-02-23

NA-ren bigarren robota

Kaixo Scratcheroak:

Hona hemen ODISEA B1-eko NA-k egindako errobota. Adi egon eta begiratu nola kontrolatzen den garabia. Sentsore honen funtzionamendua bitxia da ezta?


UR-ren Beso robotikoa

Kaixo:

Odisea B3ko UR-k bere beso robotikoa ekarri zuen. Zenbait motorrekin eginda dago eta mandoan dauden joystick-ekin kontrolatzen da. Osos dibertigarria izan zen berarekin jolasten egotea!
Hona hemen grabatutako bideoa!

2012-02-06

Semaforoa

Kaixo Scratcheroak!

Oraingoan semaforo baten programazioa egingo dugu. Semaforo honek 4 argi izango ditu. Laurak piztuta egongo dira errutina aktibatzerakoan, eta segunduro itzaltzen joan behar dira soinutxo bat entzuten den bitartean. Noski! Kotxeak ezin izango du igaro semaforoa itzali baino lehen bestela errore bat agertuko da.

Goazen ikustera zer behar dugun gaurko erronka hau lortzeko.

  1. Biltegian dagoen Cars01.sb-tik abiatuko garenez, jeitsi ezazu.
  2. Sortu [Meta] izeneko objektu bat, eta kokatu pistan.
    1. Programatu kotxea, banderatxoa sakatzean metaren aurrean agertzeko. 
  3. Sortu irudiaren itxurako [Semaforoa] izeneko objektu bat,
    1. Banderatxoa sakatzean, argiak era ordenatuan eta segunduro itzaltzen joan behar dira,
    2. Argi bakoitza itzaltzean soinu bat entzun behar da
    3. Azkenengo argia itzaltzena soinua desberdina eta luzeagoa izan behar da.
      1. Momentu horretan [Bidali danari] komandoarekin bidali [Go] izeneko dei bat.
  4. Sortu [MetaOnOff] izeneko aldagai bat.
    1. Bandertxoa sakatzean, ezarri [MetaOnOff] = 0 (honek Meta blokeaten du)
    2. [Go] jasotzean, ezarri [MetaOnOff] = 1 (honek Meta desblokeaten du) 
  5. Kotxearen gidoian baldintza programatu;
    1. Meta blokeatuta badago (semaforoa oriandik ez da itzali) eta kotxeak igarotzen badu, errorea eman behar du.
      1. Errorea zuk nahi duzun bezala adieraziz.
      2. Errorea erakutsi eta gero semaforoak berriz hasi behar du.
    2. Meta desblokeatuta badago (hau da semaforoa itzali da), lehiaketa hasi behar da.



Ikusi duzunez [MetaOnOff] aldagaiaren funtzioa etengailuarena da. Bere balioa 0 denean ezin dira kotxeak pasatu, eta aldiz, bere balioa 1 denean kotxean pasa daitezke. Honelako true/false ereduak sarritan erabiltzen dira gauza desberdinen programazioan.

Animo!