2012-05-30

Ebaluazioak

Kaixo!
Lehenik eta behin esan behar dizuet oso pozik nagoela zuen lanaren bikaintasunarekin.
Orain ebaluatzeko garaia da eta zuen lanari buruzko iruzkin txiki bat egitera noa. Mesedez, faltatzen zaizkizuen gauzak guztiz derrigorrezkoak dira Lauroko Jaian parte hartzeko, beraz denborarik ez galdu, OK?

Hasiko gara beraz...

Scratch Star

  • Aplikazioa
    • Azken egunetan ikusi dira aurrera-pausuak
    • Dekoraziorik ez dago
    • Igogailua ez du ematen igogailua denik
  • Kartela
    • Aurkeztutako txarrena eta sinpleena da
    • Informazioa ez dago ondo egituratuta
  • Bloga
    • Orriak sortu dituzue baina zuen Scratchak ez daude embebituta
    • Ez dago RSS botoirik
    • Sarrera gutxi eta zuen lanari buruzko info gutxi.
    • Argazkirik ez.

  • Scratch Star

  • Animazioa
  • Jolasa
  • Aplikazioa
  • Kartela
  • Bloga
Scratch Star

  • Animazioa
  • Jolasa
  • Aplikazioa
  • Kartela
  • Bloga
Scratch Star

  • Animazioa
  • Jolasa
  • Aplikazioa
  • Kartela
  • Bloga
Scratch Star

  • Animazioa
  • Jolasa
  • Aplikazioa
  • Kartela
  • Bloga

2012-05-24

Scratch Eguna 2012

Zer da Scratch

Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera eskeintzen du. 

Zer da Scratch Day

Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop” taldeak sortutako eta garatutako ideia da. Munduko hainbat puntutik aldi berean egiten den jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen ditu elkarbanatzen ikasteko eta ikasten elkarbanatzeko interesa duten pertsonak, betiere Scratch lotune dutelarik.

Scratch Eguna

Scratch Eguna Euskadin egin den bigarren Scratch Day-a izan da. Jardunaldi honetan 5 eta 6. mailako ikasleez osatutako 21 taldek Bilboko Alhondegian eta Donostiako San Telmo Museoahartu dute parte. Bertan, euren proiektu eta esperientziak partekatzeko aukera izan dute, eta gainera Scratchen interesa duten pertsonek, familiek, irakasleek… informazio zuzena jaso ahal izan dute.

Aurten, Lauro Ikastolako seigarren mailako 36 neska-mutilek parte hartu dute libreki aukeratutako gaiari buruzko proiektua garatuz. Proiektu bakoitzean, animazioa, bideojolasa, LEGOri lotutako aplikazio erreala, posterra eta bloga sortu eta garatu behar izan dituzte. Besteak beste, funikular bat, fenwick bat, espaziontzi bat, taxi bat, igogailu bat eta terminator bat egin dituzte. Hauek dira talde bakoitzak egindako blogak:

Antolakuntzak bakarrik uzten zuenez ikastetxe bakoitzetik gehienez 3 talde joatea, Lauro Ikastolako Jaian Scratchgune bat antolatu da bertan talde guztiak parte har dezaten. Beraz, larunbat honetan 13:00etan ikusi ahal izango ditugu partehartzaile guztien proiektuak. 


Anima zaitezte eta izan zaitezte Scratcheroak!

2012-05-07

Scratch Eguna 2012. Blogak

Kaixo:
Zuen Taldeen blogak ikusten egon naiz, eta beno... orokorrean ez daude oso beteak.
Helburua zen eguneroko lorpenek islada izatea blogan bertan: hartutako erabakiak, sortutako istilu eta eztabaidak, egindako ajusteak, aldaketak, ideiak.
Ikusi dudanez, oso testu gutxi sartzen egon zarete, eta esan nuen bezala ebaluaziorako tresna bloga izango denez, kontuan hartu beharko zenukete, kasu batzuetan ortografia akatsak ikusi baititut.

Zuen produkzioen argazki gutxi ikusi ditut. Batez ere aplikazio errealari dagozkionak. Ikusi nahi ditugu zuen ekoizpenen detaileak. Nola funtzionatzen du? Zeintzuk dira parte mugikorrak? Non daude zailtasun handienak?... detaileak, detaileak eta detaileak! Bloga izan behar da nolabaiteko muntaiaren gidaliburua. Argazkietan ikusi nahi zaituztet lanean, zuen katxarroa erdi eginda,...

Blogen aspektu teknikoan ere, kasu batzuetan, gauzak hobetu behar dituzue. Aukeratutako plantilla-rekin ondo irakurtzen dira letrak? Koloreak egokiak dira?
Bestalde gadget-ei dagokionez, derrigorrz, jarri behar dira hurrengoak:

  • Lauro Ikastolako logoa
  • Aurkezpen testutxoa
  • Zuen logoa
  • Blog lagunak, (hau bera barne)
  • RSS jarioa
Honetatik aparte beste zerbait ere jarri nahi baduzue, ongietorria izango da.

Behin zuen lanak igotzen dituzuenean orrialde desberdinal sortu behar dituzue (página), eta bertan scratch.mit.edu-tik HTML-a jarri. Horrela zuen Animazioa, Jolasa eta aplikazioa ikusgarria izango da edozein ordenagailutik.

Eta azkenik Kartelari dagokionez zuen blogen esteken QR kodeak agertu behar dira.

Joan behar zarete prestatzen aurkezpenak. Azalpenak eman beharko zaizkio aurkezle eta goinontzeko ikusleei ezta?

Animo gutxi falta da!

EGUTEGIA: 
  • Animazioa eta Jolasa igota scratch.mit.edu-ra (gaurko!!)
  • Blogetako derrigorrezko zatiak/gadget/orriak (biharko!!)
  • QR kodeak (Asteazkenerako).
  • Aplikazioa errealaren kodigoa (scratch-a) eginda (ostegunerako!)
  • Aplikarioaren apainketa eta dekorazioa (ostiralerako!!) 



2012-05-06

Nola igo Scratch bat scratch.mit.edu-ra

Kaixo Sratcheroak!

Hona hemen bideo bat igotzen prozesuaren adibidearekin! Ez ahaztu honetarako erabiltzaile izena eta pasahitza behar duzuela.

Lehenengo Scratch egin behar da. Nik hau egin dut!


Eta Scratcha bukatuta dagoenean, jarraitu hurrengo pausuak!

Ala ba! Agur!

2012-05-04

Scratch Eguna. Do list!

Kaixo Scratcheroak!

Asteburu honetan lan gogorra egin beharko duzue astelehenean dan-dana ondo joateko.

Lehenik eta behin egindako jolasa eta animazioa igo behar dira scratch.mit.edu-ra. Horretarako erabiltzailea eta pasahitza behar dituzue. Behin ikastolan, tailerrean azaldu nuen nola egin behar den.

Zuen lanak igotzeko izena berezia da, hurrengo ereduari jarraituz:

SE2012LAU1_a = Scratch Stars-en animazioa
SE2012LAU1_j = Scratch Stars-en jolasa


SE2012LAU2_a = Lauro Terminator-ren animazioa
SE2012LAU2_j = Lauro Terminator-ren animazioa


SE2012LAU3_a = Scratch Agent 006-ren animazioa
SE2012LAU3_j = Scratch Agent 006-en jolasa

SE2012LAU4_a = Scratch Kids-ren animazioa
SE2012LAU4_j = Scratch Kids-en jolasa


SE2012LAU5_a = Scratch Makers-ren animazioa
SE2012LAU5_j = Scratch Makers-en jolasa


SE2012LAU6_a = PottokiScratch-ren animazioa
SE2012LAU6_j = PottokiScratch-en jolasa





Igotzerakoan ETIKETAK jarri daitezkenez, derrigorrez, hurrengo biak jarri behar dira:
       LAUROIKAS        SCRATCH EGUNA


Kartela ere bukatzen joan behar da. Entregatzeko data: maiatzak 11, ostirala.
Blogari ere, buelta bat emaiozue. Zuen produkzioen argazkiak nahi ditut. Zuen aplikazioaren making off-aren argazkiak nahi ditut. Estekak topatzen dituzuen zuen antzeko gauzenak. scratch.mit.edura igotako lanak embebitu daitezke HTML kodea insertatuz.

Datorren astean, beraz...

Taldeko 1 blogarekin lanean diharduen bitartean, gainontzeko guztiak aplikazioa eraikitzen eta hobetzen aritu beharko dira.

Ostiralerako bukatuta egon behar baita!

Aste honetan zehar