2011-10-17

Scratch 4. saioa

Kaixo Scratcheroak!

Badaramatzagu zenbait egun Scratch lantzen, eta istorio txiki bat egiteko arazorik ez duzue izan behar.
Hurrengo bi asteetan zehar istorio bat egin beharko duzue. Zuen produkzioak hurrengo baldintzak bete behar ditu:

  • Binakako lana da.
  • Bikoteak zuen artean konpondu behar dituzue.
  • Talde bakoitietan hirukote bat egon daiteke.
  • Zuen istorioak honen azpian dagoen testuarekin bat etorri behar du.
  • Saioa bukatzean ez ahaztu zuen lana pen drivean gordetzen.
  • Soilik gelan landutako komandoak erabil daitezke.
  • Gelan landutako komando guztiak erabili behar dira (soinua izan ezik).
  • Gutxienez 3 hondo erabili:
    • Izenburua
    • Gertaera
    • Amaiera
  • Gutxienez 3 objektu erabili:
    • Olagarroa
    • Izarra
    • Marrazoa
  • Objetuak animatu behar dira.
  • Gutxienez 20 segundutako metraia izan behar du filmak.
  • Gehienez 30 segundotakoa.
  • Azkenengo hondoan zuen izen eta abizenak agertu behar dira.
Hona hemen istoriotxoaren testua:

Kostalde koraltsu baten hondo ozeanikoan, olagarro txiki bat atzera eta aurrera igeriketan dabil. Bat batean itsas izar batekin topo egiten du eta hitzegiten hasten dira:
OLAGARROA: - Kaixo
IZARRA: - Ieup!
OLAGARROA: - Kontuz ibili.- Olagarroaren atzetik marrazo bat agertzen da.
IZARRA: - Zer ba?
OLAGARROA: - Marrazo bat ikusi dut.
IZARRA: - Ez al da hori izango?? - Olagarroa buelta ematen da.
OLAGARROA: - Uiiiiii!
Biek ihes egiten dute, eta marrazoa triste geratzen da esanez:
MARRAZOA: - Berriz ere lagun barik geratu naiz.
MARRAZOA: - Snif, snif!

Ala, ba! Aurrera!!

2011-10-13

Lego Technic

Kaixo Scratcheroak! Azken egun hauetan, zuetariko batzuk ekarri dizkidazue zenbait LEGO, nik ikusteko. Oso garrantzitsua da ikustea zer egin daiteken Legorekin, horrela imagina ditzakegu gauza berriak besteen produkzioetan oinarrituta. Lehendabiziko bideoan ikusten dugu 6Cko UR-en garabi erraldoia. Gurpilak modu bitxian mugitzen zaizkio eta badekoz, oinarri bereziak oreka ez galtzeko. Garabiak biratzen du, luzatzen da eta soka (gantxoa) ere kontrolatzen du. Hau da marka hau! UR-ek diño bi egun egon dela garabia montatzen... :-O

Bigarren bideoa IF-ek ekarritako Helicopteroa ikus dezakezue. Aurrekoa baino sinpleagoa izanik, zenbait txirrika eta makina sinple ere baditu. Hala nola, gurpilak igotzeko tramankulua, eta rotore nagusia mugitzekoa. Honez gain, badauka salbamenduan erabiltzen den soka eta gantxoa.
 

2011-10-10

Nola deskargatzen dut Scratch?

Kaixo:

Sarrera honetan Scrath softwarearen instalazioa nola egin behar den azaltzen saiatuko naiz. Zenbait urrats bete behar dira baina oso sinplea eta erreza da.
Lehenik, jakin behar da zein Sistema Eragilea erabiltzen duzun: kasu geihenetan Microsoft Windows erabiliko duzue, baina egon liteke "maquero" edo "linuxero"-ren bat. Beraz  instalatu baino lehen ziur egon!

Windows - Mac OS X - GNU/Linux

Argi daukazunean, behar duzun fitxategia webgunetik edo memoria eramangarri (pen drive) batetatik lortu behar duzu (berriz ere ziurtatu fitxategi hori zure Sistema Eragilearekin bat datorrela, ok?). Gogoratu blog honen "Biltegian" fitxategien estekak dituzula.

Fitxategia guztiz deskargatu denean, bere gainean klik bikoitza egin behar da, eta hortik aurrera, zure Sistema Eragilearen arabera gauza desberdinak gertatuko dira. Baina bukatzerakoan zure sisteman Scratch softwarea instalatuta euki behar duzu!

2011-10-05

Kaixo:

Tailerraren lehenengo saioan aurkezpena besterik ez dugu egin. Sistema Eragileei buruz hitz egin dugu: Windows, Mac OS, eta GNU/Linux. Nabigatzaileei buruz ere berebetan egon gara: Explorer, Safari, Firefox, Chrome, Opera... eta baita telefonoetan dauden sistemak ere aipatu ditugu: iOS, Android...

Scratch zer den aurkeztu dugu eta honekin egin daitekenari buruz hitz egin dugu.

Hona hemen erabilitako aurkezpena:


2011-10-03

Blogari ikutu berri bat

Kaixo danori!

Lauro Ikastolako arlo baten webgunea da hau. Aurten, 2011-12 ikasturtean, Teknologia 2.0 izeneko tailer bat lantzera goaz Lehen Hezkuntzako 6. mailan, eta bertan egitera goazen gauza guztien biltegia izan nahi du site honek.

Orokorrean Eskola 2.0k ekarri dizkigun berrikuntzei aurre egiteko estrategiak landuko ditugu Teknologia 2.0-n: Gmail, Gcalendar, GDocs, Blogger, Sites... baina horretaz aparte Scratch Proiektuan murgilduko gara.

Scratch, umeei zuzendutako programazioa ikasteko software bat da. Honekin gure jolastxoak, marrazki bizidunak, eta aplikazioak egin ditzakegu. Lego WeDo kita ere Scratch-ekin lotu daitekenez, aste batzuen ondoren, Legoz egindako robot edo gailuak programatzen ibiliko gara. 

Aurten be, Scratch Eguna jardunaldia ospatuko da eta bertan parte hartzeko aukera daukagunez, saiatuko gara gure buruak ondo trebatzen tresna liluragarri honekin.