2013-03-15

Scratch Eguna 2013 abian

Kaixo Scratcheroak!

Laster Scratch Eguna 2013 ospatzera doa Bilboko Alhondegian, Gasteizko Artiumean eta Donostiako San Telmo Museoan; eta ikastolatik ere bertara joateko aukera izango dugu.

Scratch Eguna zer den ulertzeko hona hemen 2011an egindako bideo bat (publizidadea izan arren oso ondo ikusten da zer den Scratch Eguna).

Baita EITB emandako Nick dut Nik saioarena.
Igaz ataratako argazki bilduma.


Scratch Eguna 2012ko beste bideo bat.

Scratch Eguna 2013-n parte hartzeko Scratch Talde bat osotu behar da. Talde bakoitzean 5 edo 6 pertsona egon behar dira eta talde bakoitzean zenbait gauza egin beharko dira (ez baduzue talde osotu bat ez du axola gure artean moldatuko dugu eta): 

  • Animazioa: 20 segundutako marrazki bizidunetako istorio bat. 
  • Bideojokoa: Helburu jakin bat duen jolasa. 
  • Aplikazioa: Lego WeDo kitaren laguntzaz eta gure eskuz egindako instalazioa. 
  • Kartela: Scratch Taldeari buruzko informazioa batzen duen produkzio artistikoa. 
  • Lan guztiari buruzko blog bat. 

Parte hartu nahi baduzue informazio gehiago emango dizuet datorren astean, baina komeni da irakurtzea Gidan agertzen diren azalpenak.

Zen, animatzen zarete?

1 comentario:

  1. Anónimo5/6/13 19:55

    Borja, noiz eta non publikatuko dituzu aurten, 2013, scatch eguneko eta Lauron ateratako argazki eta bideo guztiak

    ResponderEliminar

Izan adeitsua eta zaindu zure idazkera!